NORTZUK GARA

'Auzategian' Bilboko Santutxu auzoan sortu den lan-talde bat da. Bere xedea Karmelo Ikastolako lokalen alde egitea da, bai Santutxu, bai inguruko auzoentzako kultur ekimen ezberdinen babes, sorleku bihurtu asmoz.

Lan talde hau sortu dugu ahots-kopuru zabalena bildu nahian, guztion artean erabakitzeko espazio hauen erabilera, elkarte eta ekimen kultural ezberdinen laguntzarekin.

Komunikazio-bide bat ezarri nahi dugu Udalarekin, gaia aztertzeko: gure lehen urratsa Udal Erregistroan eskari bat aurkeztea izan zen, 2013ko abenduaren 23an, non bilera bat egiteko nahia azaltzen dugun, Kultura Saileko eta Obra eta Zerbitzuen Saileko arduradunekin.

Horrez gain bertako elkarteekin harremanetan gaude, euren ikuspuntua ezagutzeko, eta dituzten beharrak eta iritziak ezagutzeko, lokal hauen erabilerari buruz.

Udalean utzitako idazkian datu eta informazio ugari aurkeztu dugu, eskari hau egiteko zilegitasuna ematen digutenak, gure ustez. Webgune honetan aurkeztu nahi dizuegu informazio hori.

Edonori zabalik dago egitasmo hau; dossierraren amaieran duzu gurekin harremanetan jartzeko bidea. Zure iritziak eta ekarpenak ere ezinbestekoak izango dira. Zure laguntza ere beharko dugu; hortaz jar zaitez harremanetan gurekin: auzategian@gmail.com