HISTORIA APUR BAT

Beharrezkotzat jotzen dugu Karmelo Ikastolaren historia aipatzea, baita nola sortu eta eraiki ziren lokal zaharrak:

  • Aurten Karmelo Ikastolak 50 urte beteko ditu, Bilboko aintzindarietako bat izaki.  
  • 1964 urtean hasi zuen bere ibilbidea, klandestinoki, Karmelo elizako gela batean.
  • Batetik bestera ibili ostean, 1977an guraso talde batek, ahalegin ekonomiko izugarriarekin eraiki eta ordaindu egin zituen Menendez y Pelayo eta Santa Martako lokalak. Kasu batzutan jendeak beraien etxeak hipotekatu zituzten beharrezkoak ziren kredituak lortzeko.
  •  Ikastola barneko eraikuntza auzolanean egin zen, musutruk eta elkarlanean arituz. «Oso gogorra izan zen. Arratsaldeko 7etan batzen ginen, lanetik irten ostean; izugarri lan egin genuen ikastola eraikitzeko» Jose Luis Kerejetaren esanetan, sustatzaileetako bat.
  • 1993an Karmelo Ikastola publiko egin zen, modu horretan Bilboko Udalaren eskuetara iragan zirelarik lokalak.
  •  Hori guztia dela eta, eta batez ere lokal hauek auzokide askorentzat duten esanahi bereziagatik, ikastola sortu zutenen ahotsa kontutan hartu behar dela uste dugu.